XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hau da, elkarrekiko, masa biak masa erreduzitua bailuten higitzen dira, elkarrakziozko indarraren eragin pean.

Honela, bi gorputzen sistema gorputz bakarraren sistemara erreduzitu dugu.

Sistema berri honetan, behaketak, partikula batekin eta inertzi sistemaz paraleloki higitzen den sistema batetaik egiten dira; bertatik, beste partikularen higidura erlatiboa aztertzen da, beronen masa, masa erreduzitua bailitzen.

Bi gorputzen problema hau sarri ageri da Fisikan, problema korapilatsuagoren laburpen gisa.

Honela hilargia-Lurra sistema modu honetan azter daiteke Lurretik.

Berdinki azter daiteke eguzki inguruko sistema planetarioa edo eta hidrogenoaren atomoa (mekanika kuantikoan sartu gabe).

7.4 MOMENTU ANGULARRAREN TEOREMA.

Oraingo puntu honetan, partikula-sistema baten momentu angularraren teorema aztertzera saiatuko gara.

Demagun bi partikulaz osoturiko sistema bat.

Azterketa errazteko asmoz hartu dugu sistema sinple hau, baina arrazonamendua baliozkoa da edozein partikula-multzotarako.

Barne eta kanpo indarrak kontsideratuko ditugu. Barne indarrak . Kanpo indarrak .

Barne indarrei dagokienez, akzio-erreakzioaren printzipioa betetzen dutela kontsideratuko dugu, hots dela; eta halaber indar hauek bektorearen direkzioa dutela, irudian ageri den bezala.